Euskadi

Irailaren 15ean greba euskal hezkuntza sektorean

By 11 septiembre 2020 No Comments

[Eus.]

Irailaren 15ean, hezkuntza sektoreko sindikatu guztiek greba deitu dute, jantokietako, garbiketako eta garraioko sindikatuek bat egin dutelarik deialdiarekin. Egia esan, haien eskaerak (premiazkoak eta beharrezkoak) ez dira aintzat hartu, azkenengo hilabeteetan Hezkuntza Sailak uko egin baitio langileen ordezkariekin biltzeari.

Orain Jokin Bildarratzek zuzentzen duen sailak estrategia arduragabea izan du ezaugarri, neurririk txikiena ere hartu gabe ikasleak eta langileak geletara itzultzen saiatuz. Ikastetxeetako zuzendaritzen esku utzi dute gaur egun dauzkaten higiene-baliabide urriak bermatzeko ardura, baita ikastetxeetan distantzia soziala mantentzekoa ere, hori guztia irtenbiderik edo baliabiderik eman gabe, eta maskarak erosteko betebeharra familien esku utziz.

Langile eta baliabide kopuruaren igoera eskasari buruzko promesa guztiak ezerezean geratu dira. Lan-osasuna eta osasun publikoa arriskuan jartzen ari den egoera dela eta, sindikatuek greba deialdia egin behar izan dute hilaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei baliabideak eman diezazkion. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren inplikazio faltak estrategia aztertu bati erantzuten dio, eta estrategia horren bidez, pribatizazio handiko sektore baten arkitektura ekonomikoan eragina izan ahal duten aldaketak saihestu nahi dituzte.

Errealitate horren barruan, azpimarratu nahi dugu itunpeko patronalarekin dagoen permisibitate lotsagarria, ratio oso altuko ikasgelak mantentzen jarraitzen dutela, irakasleak eta ikasleak arriskuan jarriz, sektorearen etekinak ez murrizteko asmoz.

Baita eskola-jantokietako plazak pixkanaka ixtearen ondorioz sortzen ari diren kontziliazio-arazoak ere; izan ere, langile familia askoren errealitatea tentsionatzen ari da, eta ez zaie alternatibarik eskaintzen.

Ez dugu ahaztu behar ikasturte hasieran bizi dugun egoera Eusko Jaurlaritzak sistematikoki bultzatu dituen politika liberalen ondorio zuzena dela, orain hezkuntza-sistemaren josturen hausteak agerian uzten duena.

Horregatik guztiagatik, irailaren 15ean sindikatuek deitutako greba indartzeko deia egiten dugu, ikasturtearen hasiera segurtasun-baldintzetan eman dadin hezkuntzarako beharrezkoak diren baliabideak eskatzeko.

Langile klasearentzako hezkuntza baten alde

Euskadiko Batzordea

2020ko irailak 11

 

 [Cast.]

 15 de septiembre: huelga en el sector educativo vasco

El 15 de Septiembre todos los sindicatos del sector educativo han convocado una jornada de huelga, a la que se han sumado todos los sindicatos de comedores, limpieza y transporte. La realidad es que sus demandas (urgentes y necesarias) no han sido atendidas porque el Departamento de Educación se niega a reunirse con los representantes de los trabajadores desde hace meses.

El Departamento que ahora dirige Jokin Bildarratz se ha caracterizado por una estrategia irresponsable en la que han tratado de enviar al alumnado y a los trabajadores de vuelta a las aulas sin tomar la más mínima medida. Han trasladado a las direcciones de los centros la responsabilidad de garantizar los pocos medios higiénicos de los que se dispone actualmente, así como de mantener la distancia social en los centros educativos, todo ello sin aportar soluciones o recursos y han trasladado a las familias la obligación de la compra de mascarillas.

Todas las promesas sobre un insuficiente aumento de personal y de recursos se han quedado en agua de borrajas. Ante esta situación en la que se está poniendo en riesgo la salud laboral y la salud pública, los sindicatos se han visto obligados a convocar una huelga el día 15 para intentar que el Gobierno Vasco dote de recursos a los centros educativos, con la certeza de que la falta de implicación del Gobierno Vasco responde a una estudiada estrategia con la que pretenden evitar cambios que modifiquen la arquitectura económica de un sector altamente privatizado.

Dentro de toda esta realidad, queremos destacar la indecente permisividad con la patronal concertada para seguir manteniendo aulas con ratios elevadísimas, poniendo en riesgo a profesores y alumnos, con la intención de no disminuir los beneficios del sector. También los problemas de conciliación que se están generando debido al cierre progresivo de plazas de comedores escolares, que está tensionando la realidad de muchas familias obreras, a las que no se les ofrece alternativas.

No debemos olvidar que la situación que vivimos este inicio de curso es consecuencia directa de las políticas liberales que se han impulsado sistemáticamente desde el Gobierno Vasco y que ahora están evidenciando la ruptura de las costuras del sistema educativo.

Por todo ello, hacemos un llamamiento a reforzar la huelga convocada el  15 de Septiembre  por los sindicatos para exigir que se destinen los recursos necesarios a la educación para que el inicio del curso se de en condiciones de seguridad.

Por una educación para la clase obrera.

Comité de Euskadi

11 de septiembre de 2020